"Urrezko botoa" eskatzeko hainbat ekitaldi izango dira etzi Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 25a, 18:03

Igande honetan Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak direla eta, alderdien legez kanporatzeak salatu eta, egun horretan, "urrezko botoa" ematera deitzeko hainbat ekitaldi izango dira, ostiral honetan, otsailak 27, Uribe Kosta eskualdean eta Erandion. Besteak beste, iluntzeko 8:30erako, ekitaldi politikoak deitu dituzte Altzagako Jado kalean, Leioako Plaza Gorrian eta Areetako Xake plazan. Azken horretan, manifestazioa ere egingo dute. Bitartean, Getxoko Txorimalo gaztetxean, bertso afaria egongo da, gaueko 9:30etik aurrera. Txartelak 5 eurotan daude salgai Algortako Amnistia eta UK tabernetan. Argazkian, joan den ostiralean ekitaldia egin zuen ezker abertzaleak Astrabuduan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun