Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Klaustroak bilera egingo du ostegun honetan, otsailak 26, 9:00etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarrenean, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko areto nagusian (Urkixo zumarkalea, z/g), EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Biharkoa izango da Iñaki Goirizelaia errektorea buru izango duen lehen Klaustroa. Besteak beste, 2008/09 ikasturteko jarduera egitaraua aurkeztu, Klaustrorako hauteskundeei buruzko eta horren funtzionamenduari buruzko arautegia onartu eta organo batzuetako ikasleen kideak aukeratuko dituzte bertan: Klaustroko Mahaia, Gobernu Kontseilua, Euskara Batzordea, Akademia Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordea eta Klaustroari dagokion Estatutuak Garatzeko Batzordeko ordezkariak, alegia. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Tontxu Hezkuntza sailburua Campos eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, azken horrek kargua hartu eta gutxira.