Algortako San Inazio ikastetxeko haur eskola egiteko lanak hasi dira jada,
Getxoko Udalaren Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez. Proiektuaren aurrekontua 500.000 eurotik gorakoa izango da. Udal arduradunek zehaztu dutenez, lanen iraupena 9 bat hilabetekoa izango da. Berez,
urtea amaitu aurretik hasi behar ziren haur eskola atontzen. Hala ere, "lanak agindu zizkioten enpresa horiek hasi baino bi egun lehenago atzera egin" eta orain arte ezin izan dira hasi, tokiko iturrien arabera. San Inazioko haur eskolak eskolaurreko 84 ume hartuko ditu, 0 eta 2 urte artekoak. Hasiera batean, zortzi gela izango ditu, horietako lau oraindik urtea bete ez duten umeentzat (zortzina umetxo gelako) eta beste lau urte batekoentzat (gelako 13 umetxo). Horren kudeaketa kudeaketa
Haurreskolak partzuergoaren eskuetan egongo da.