Getxoko Behargintzak martxan jarritako etxez etxeko laguntzaile ikastaroan parte hartuko duten lagunetatik, gutxienez %60k edukiko dute ibilbide osoa egin eta lanean hasteko aukera, udal arduradunek gaur zehaztu dutenez. Horretarako, Lagunduz enpresa taldearekin sinatu du lankidetza hitzarmena tokiko erakundeak. Guztira 12 lagun, 10 emakumezko eta 2 gizonezko, ikastaroa egiten hasi dira eta aste honetan hezkuntza teorikoa lantzeari ekingo diote. Ikastaroak hezkuntza teorikoko 290 ordu eta hezkuntza praktikoko 120 ordu ditu. Azken eskola horiek maiatzean emango dituzte eta, ekainerako, lan merkatura ateratzeko prest egongo dira parte hartzaileak. Gehienbat adinekoei eta ezintasunen bat dutenei egiten die arreta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak. Argazkian, gaur sinatu dute hitzarmena Imanol Landa alkateak eta Carlos Catarain Lagunduz enpresa taldeko bozeramaileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!