Bolue 3 futbol zelaiko tribuna estaliko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 25a, 19:51

Eguraldi txarra dagoenerako, Bolua 3 futbol zelaiko tribuna estali eta gainontzeko bi zelaietan hamarna pergola jarriko ditu Getxoko Udalak. Imanol Landa alkatea eta Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziaren arabera, datorren denboraldiaren hasierarako, irailerako, egongo dira bukatuta lanak. Espainiako Gobernuak onartutako tokiko erakundeei laguntzeko funtsaren dirua erabiliko dute horretarako; 340.000 euro hain zuzen. Atzoko prentsaurrekoan Landak azaldu zuenez, “Bolua 1, 2 eta 3 udal zelaietan astebururo udalerriko taldeen 24na futbol partidu jokatzen dira, kategoria ezberdinetan. Horrek esan nahi du, bataz beste, 2.000 pertsona biltzen direla eta askotan eguraldi txarraren eragina pairatzen dutela une honetan inolako babesik ez baitago”. Argazkian, Gonzalez eta Landa kazetarioi azalpenak ematen.

Bolua 3 futbol zelaiko tribunak 450 pertsonentzako lekua dauka. Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak atzo azaldu duenez, “jarriko den estalkia altzairuzkoa izango da, kolorezko polikarbonato zelularreko xaflekin, eta atzeko partean egongo da finkatuta -aldagelak dauden lekuan horien hormari atxikita-. Halaber, erdian peto bat izango du ipar-ipar/ekialdetik datorren haizeari eta eguraldiari aurre egiteko”. Lan horien aurrekontua 230.000 eurokoa da.

Bolua 1 eta 2

Bolua 1 eta 2 ibaitik gertuen dauden zelaiak dira eta euren alboko aldeetan oso leku gutxi dute. Hori dela eta, Getxoko Udalak, zelai bakoitzean, 10 pergola jartzea erabaki du. “Altzairu herdoilgaitzez eginikoak izango dira, beira tenplatuaz estalita -baloiaren kolpeak jasan ahal izateko- eta argiztapenen eta zelaiaren sarreren artean kokatuko dira”, aipatu zuen Gonzalezek. “Barruan, jesartzeko baranda txiki bat egongo da, eta lekua lau prentsonentzat izango da”, gaineratu zuenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun