Debeku guztiak gaindituz omenaldia egin diote Eugenio Gutierrez "Tigre"ri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 25a, 23:17

Debeku guztiak gaindituz, 70 bat auzokidek omenaldia egin diote gaur iluntzean Eugenio Gutierrez Salazar “Tigre”ri. Ekitaldia, arratseko 19:30ak aldera abiatu dute Leioako "Tigre" enparantzan eta txalaparta, bertsoak, aurreskua eta lore eskaintza egin diote bere urteurrenean orain dela 25 urte GALek eraildako errefuxiatu leioaztarrari, oroitarriaren ondoan Gutierrezen erretratua paratuta. Bertaratutakoek salatu egin dute GALen atzean zegoen alderdi berak, PSOE, pasa den igandean Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Instrukzio Epaitegiko Eloy Velasco magistratua erabiliz, omenaldia debekatu eta eragotzi izana, EAJ eta Ertzaintzaren babesarekin. Dena den, gerra zikineko biktimak eta Euskal Herriaren alde lan egin dutenak ez oroitzeko haina Polizia ez dela inoiz Euskal Herrian izango azpimarratu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun