Algortako inauteri herrikoiei ere tren gehiago jarriko die latunbatean Metro Bilbaok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 26a, 16:26

Metro Bilbaok garraio zerbitzu berezia ezarriko du larunbat honetan, otsailak 28, "Algortako inauterietarako eta Athleticen San Mameseko partidarako", aipatu dutenez. Era horretan, Algorta eta Getxoko koadrilek data hauetan ospatzen dituzten Inauteriak onartu egin ditu metro konpainiak. Aurreko asteburuan ere, tren bereziak jarri zituzten hainbat herrietako Inauteriak zirela eta. Orduan ez zuten Algorta aipatu nahiz eta Getxoko Kultur Etxeak Inauteriak data horietan burutu. Larunbat honetan, zerbitzua norgehiagokaren aurretik eta ostean eta gau osoan indartuko dute, bereziki 1. linean. Garraio enpresak Bidezabalgo ohiko zerbitzua bikoiztuko du: 15 minutuko maiztasunez ibiliko dira trenak bi norabideetan, Etxebarri eta Bidezabal geltokien artean. "Zerbitzua indartu egingo da, zertarako eta milaka pertsonek garraioa izan dezaten, jaietan gozatu nahi dutenei euren automobila baino aukera seguruagoa eskaintzeko", azaldu du Metro Bilbaok. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.

Era berean, Metro Bilbaok zerbitzua areagotuko du Athletic eta Sevilla taldeen arteko futbol partidaren aurretik eta ostean, zirkulazioak gehituz batetik eta San Mameseko geltokian informazio, segurtasun eta mantentze lanetako langile gehiago ipiniz, bestetik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun