Mozorro gaua egingo dute larunbatean Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 26a, 16:52

Getxoko Kultur Etxeak inauterietako ekitaldiak joan zen asteburuan egin zituen arren, ohiko legez, asteburu honetan ospatuko dituzte aratusteak Algorta eta Getxoko koadrilek. Egitarau zehatzik ez da izaten. Nahiko da mozorroa jantzi eta kalera ateratzea. Gainera, ostiral eta larunbat honetarako ere tabernetako ixteko ordutegia luzatzeko bandoa (pdf) argitaratu du Getxoko Udalak. Bitartean, Txorimalo gaztetxean, mozorro jaia egingo dute larunbatetik igandera arteko gauean; goizaldeko ordu bietan hasiko baita festa. Horrenbestez, gozo-eltzea, musika, mozorro lehiaketa eta giro bikaina edukiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon joan den larunbatean ospatu zituzten inauteriak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun