Mozorro lehiaketan koadrilan parte hartu nahi izanez gero, 5 eta 10 lagun artekoa izan beharko da taldea; bestela, bakarka ere parte hartu daiteke. Horrenbestez, 300, 200 eta 100 eurotako sariak banatuko dituzte taldeen artean; eta 150, 100 eta 50 eurotakoak, bakarkako kategorian.
Egitaraua:
Otsailak 27, ostirala
20:00 Kale animazioa Kull d´Sac taldearen eskutik.
20:00 Inauterietako Mozorroen Gazte Lehiaketa, 14 urtetik gorakoentzat. Horretarako, Josu Murueta kultur gunean eman beharko da izena, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko, mozorrotuta desfilatu behar da animazio taldearekin batera, egingo den ibilbide osoan zehar.
Otsailak 28, larunbata
11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako jarduerak, Josu Murueta plazan. Euria eginez gero, kultur etxearen barruan.
12:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira oinezkoen gunean, Gautxori Kultur Elkartearen eskutik.
18:30 Txikien mozorro lehiaketa, 0 eta 13 urte bitarteko umeentzat, Josu Murueta plazan. Euria eginez gero, kultur etxearen barruan.
20:00 Kale animazioa La Banda del Surdo taldearen eskutik.
Martxoak 1, igandea
11:00-14:00 eta 16:00-18:30 Umeentzako jarduerak, Josu Murueta plazan. Euria eginez gero, kultur etxearen barruan.
18:30 Lantzeko inauterien kalejira, Trabudu dantzari taldearekin.
19:30 Txokolatada herrikoia J. A. Mendiguren plazan.