Euskal mitologiako mozorroen desfilea egingo dute etzi Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 26a, 17:45

Larunbat honetarako, otsailak 28, euskal inauterien eta mitologiari lotutako mozorroen lehenengo lehiaketa antolatu du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Ekitaldia Urdulizko probalekuan (Aita Gotzon, 9) izango da, 18:00etatik 19:30etara bitartean. Izena eman nahi dutenek gaur dute horretarako azken aukera, Gorliz, Lemoiz zein Urdulizko kultur etxeetan edo Sopelako udaletxeko sarreran. Aurreko asteetan mozorroak egiteko aukera ere eduki dute txikiek eta handiek, horretarako beren beregi antolatutako tailerretan. Larunbateko desfilearen ostean, sariak banatu eta txokolatada ere egingo dute. Argazkian, Mari eta Sugaar dantzan Lamiako maskaradan / Goi Herri dantza taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun