"Sounds from Spain" egitasmoaren eskutik, Austingo (Texas, AEB) South by Southwest nazioarteko musika jaialdian izango
We are Standard talde getxoztarra,
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Capsula talde bizkaitarrak ere parte hartuko du musikaldian. Sektoreko 12.000tik gora profesional elkartzen dituen ekimena martxoaren 18tik 22ra bitartean izango da. We are Standard boskoteak Demo egitasmoaren saria irabazi zuen 2005eko Benicassimgo jaialdian, eta hurrengo urtean Bilbo Hiria Saria. Horretaz gain, martxoaren 12an Badajozen (Extremadura, Espainia) banatuko diren Espainiako XVIII. Musika Sarietarako izendatu dute taldearen izen berbera daraman bigarren lana, rock alternatiboa atalean. Andy Gillek ekoiztuta (Gang of Four) eta Arthur Bakerren laguntzarekin, urrats handiak ematea suposatzen du getxoztarrentzat. Argazkian, We Are Standar taldea Madrilen emandako kontzertuan /
Andor.