Trafikoa desbideratuko dute astelehenetik aurrera Itzubaltzetako Luis Lopez Oses kalean

Itzubaltzeta / Romoko Luis Lopez Oses kalea urbanizatzeko egitasmoa dela eta, astelehen honetatik (martxoak 2) aurrera, hainbat herri lan egingo dituzte bertan. Besteak beste, aipatu gunea hesitu eta trafikoa desbideratuko dute. Hala ere, argibide gehiagorik ez du eman Getxoko Udalak. Hori bai, seinaleei adi egoteko eta, hobekuntza lan horiek trabarik sortuz gero, barkatzeko eskatu die herritarrei tokiko erakundeak. Argazkian, herri lanak udalerriko kale batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun