Leioan ere izena eman daiteke berbalagunen sagardotegi bazkarian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 27a, 16:40

Martxoaren 14rako, larunbatarekin, Astigarragako Alorrenea sagardotegian antolatu dute bazkaria Leioako Berbalamiñe, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek, Indautxu eta Santutxuko berbalagunekin batera. Gauzak horrela, 11:45ean abiatuko da Sakoneta kiroldegitik, Leioako autobusa. Eta gaueko 11etan edo gehienez 12etan hartuko dute bertatik etxerako bidea. Martxoaren 5a jarri dute izena emateko azken eguna, 695 753 110 telefono zenbakira deituta. Bidaia eta bazkariaren salneurria 35 eurokoa izango da. Bitartean, maiatzaren 9tik 10era bitartean, abentura kirol asteburua prestatu du Berbalamiñek. Autobusa goizeko 9etan abiatuko da, larunbatean, Sakoneta kiroldegitik; eta igandean hartuko dute etxerako bidea, bazkaldu ostean. Hori bai, larunbatean nork bere ogitartekoa eraman beharko du bazkaltzeko, euskara taldeko kideek zehaztu dutenez. Asteburu horretan, ur ekintza (rafting), soka zirkuitua eta paintball-a egiteko aukera edukiko dute izena ematen duten guztiek. Horretarako azken eguna apirilaren 28a izango da, 695 753 110 telefono zenbakira deituta. Salneurria 100 eurokoa da. Argazkian, abenduaren 6an egindako bertso afarian bezala, trikitixa doinurik ez da faltako sagardotegi bazkarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun