Familia ugariei 50 eta 245 euro arteko laguntza emango die Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 27a, 17:05

Familia ugariek apirilaren 18ra arte izango dute Getxoko Udalak onartu berri dituen diru laguntzak eskatzeko epea. Guztira, 80.000 euro banatuko ditu tokiko erakundeak. Udal arduradunek zehaztu dutenez, 2009ko otsailaren 17an familia ugariaren izaera egiaztatu zutenek baino ezin izango dute eskatu. Udalak laguntza ekonomiko bakarra emango du, bere kategoriak eta aipatutako familia erroldatuta dagoen ohiko etxebizitzaren katastroaren balioak baldintzatuta. Diru laguntzak 50 eta 245 euro artekoak izango dira. Eskabideak Algorta, Itzubaltzeta / Romo eta Getxoko herritarren arretarako bulegoetan, udaletxeko erregistro orokorrean eta legeak aurreikusten dituen beste toki ofizial batzuetan aurkeztu ahal izango dira. Eskabidearekin batera, DNIaren fotokopia, familia ugariaren ziurtagiria (otsailaren 17an aipatutako izaera egiaztatzen duena) eta zergen obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzearen deklarazioa ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek. Informazio gehiago www.getxo.net udal web gunean dago. Argazkian, aita seme-alabarekin udako liburutegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun