Udal aurrekontuak onartu dituzte Getxoko EAJk eta PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 27a, 18:38

Ezustekorik ez da izan gaurkoan udal osoko bilkuran. Getxoko EAJk eta PSE-EEk adostu bezala, 2009ko aurrekontuak onartu dituzte bi alderdietako zinegotziek. Aurretik iragarri bezala, PPk aurkako bozka eman du; baita Ezker Batuak ere. Gauzak horrela, 100.394.712 euroko aurrekontuak izango ditu urte honetarako Getxoko Udalak, iazko kontu luzatuak baino %3,37 gehiago. Erakunde autonomoei dagokienean, Andres Isasi musika eskolara 2.323.552 euro bideratuko dituzte; Jesusen Bihotzeko udal egoitzak 5.270.168 euro izango ditu; Getxo Kirolak erakundeak 5.468.560 euro; eta azkenik, Getxoko Kultur Etxeak 6.999.064 euro jasoko ditu. Argazkian, jakina zenez, kontra bozkatu dute Getxoko PPren zinegotziek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun