Igande honetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeen karietara, hauteskunde gaueko irratsaio berezia eskainiko du
Koska irratiak,
Info7ri ahotsa emanez. Gaueko 7:45etik aurrera, Ekhiñe Atorrasagasti eta Martin Garitano kazetariek aurkezturik, zuzen zuzenean jarraitu ahalko dira emaitzak herrialdez herrialde eta herriz herri. Gainera, analista talde zabala izango da estudioan hauteskundeen emaitzak aztertzen. Besteak beste, Maite Ubiria kazeta.info-ko erredaktorea, Iñaki Soto "Gara" egunkariko iritzi saileko arduraduna eta Dani Gomez Catalunya Radioko bidalia. Interes puntu nagusietan ere bidali bereziak izango ditu irratiak, alderdien iritziak jasotzeko eta antolatutako ekitaldietako giroaren berri jasotzeko. Bitartean,
Gorliz irratiak 19:50ean abiatuko du saioa, Alain Lejarraga eta Iraide Talaverak aurkeztuta. Argazkian, Sopelako Ander Deuna ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak 2006ko udan, Koska irratia ezagutzen.