Gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Villabonan ETAko kidea delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 1a, 14:10

Ertzaintzak Manex Castro izeneko 24 urteko gaztea atxilotu du gaur goizaldeko 3etan Villabonako taberna batean, "indarra erabiliz" Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Gazteari ETAko kidea izatea eta urtarrilaren 16an Hernaniko Santa Barbara auzoan ipinitako lehergailuekin eta "Ertzaintzaren kontra bonba-tranpak" jartzearekin zerikusirik duela leporatu dio Ertzaintzak. Herrizaingo Sailaren arabera, atxiloketa hauteskunde egunean izateak badu justifikazioa. Lakuaren iritziz, ertzainek "azkenaldian bere atzetik bazebiltzan ere, susmagarri honen atxiloketa aurreratu egin da une batetik bestera atentatu bat egin zezakeela adierazten zuten mugimendu susmagarriak sumatu baitizkiote agenteek". Aipatu argudioa berresteko, Hernaniko etxebizitza batean egin duten miaketan Castrori egokitu dioten "lehergailuak egiteko materiala" aurkitu dutela azpimarratu dute. Polizien arabera, "ETA" markako bi tenporizadore, nitrometano arrastoak eta detonagailuetarako soka topatu dituzte, "guztiak ETAk erabili ohi ditu bere bonbak egiteko". Guztira, bi etxe miatu ditzute Hernanin eta beste bat Villabonan. Espainiako Auzitegi Nazionalaren pean, Ertzaintzako Terrorismoaren Aurkako Ikerketa Unitateak burutu du atxiloketa, gaztea M.G.Z. bezala identifikatuz. Gaztea ertzain-etxera eraman dute eta epailearen esku jarriko dute "beharrezko izapideak bete ostean", Ertzaintzaren arabera. Argazkia: Sare Antifaxista.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun