Oraindik orain Etxebizitza sailburua den Javier Madrazo ere "Demokrazia Euskal Herriarentzat!" oihu artean hartu dute zenbait gaztek. Hala ere, Ertzaintzak ez die horiei gelan sartzen utzi. Bilboko Errekalde auzoko hauteslekuan botoa eman du Ezker Batuaren ordezkariak. Aintzane Ezenarro Gipuzkoako Aralar zerrenda buruak, berriz, goizeko 11:00etan botoa eman du Getariako ikastetxea batean, ezker abertzaleko talde batek euren aldarrikapenak azaltzen zituzten kartelak isilean erakutsi dituzten bitartean.
Gainontzeko hautagaiak lehenengo orduan joan dira bozkatzera: Juan Jose Ibarretxe (EAJ) bere emaztearekin bozkatzera joan da goizeko bederatzi t'erdietan Laudioko La Milagrosa Ikastetxera; Antonio Basagoiti EAEko PPren presidente eta lehendakarigaiak emaztea alboan zuela bozkatu du 9:15 inguruan, Bilboko Cervantes ikastetxean; Unai Ziarreta Eusko Alkartasunaren lehendakarigaia familia aldamenean zuela iritsi da hamarrak inguruan Mungiako Erretiratuen egoitzara botoa ematera. Arnaldo Otegik Elgoibarren eman du botoa goizean, D3Mren aldeko boto-papera eskuetan zuela. Ezker abertzaleak Euskal Herriarentzat alternatiba integrala baduela nabarmendu du.
Eitb.com-ek sareratutako bideoa: