Hauteslegoaren %17,14k bozkatu du eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 1a, 14:46

Goizeko hamabietarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteslegoaren %17,14k botoa eman du Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeetan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Horren arabera, ia %1a igo da parte hartzea 2005eko hauteskundeekin alderatuz gero. Orain dela lau urte, eguerdian %16,17k emanda zuen botoa. Parte hartze handiena lurralde abertzaleenean, Gipuzkoan, jaso da oraingoz, %19,18rekin. Dena den, iaz baino %0,76 gutxiagok bozkatu du bertan. Ondoren, Bizkaiak %16,51ko parte hartzea jaso du, 2005eko datuak %2,14an egin dutela gora. Araban, berriz, %14,91k baino ez du bozkatu, %0,52 gehiago. Bestalde, ezinezkoa da gaurko parte hartze maila pasa den urteko Espainiako hauteskundeekin alderatu, egun horretan, ezker abertzaleak abstentzioa eta boikota eskatu baitzuen. Argazkian, Cespako langile bat iazko martxoaren 9an, hauteskunde eguna, hormetatik propaganda politikoa kentzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun