Parte hartzea nabarmen egin du behera Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 1a, 19:40

Arratsaldeko bostetarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteslegoaren %48,82k botoa eman du Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeetan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Horren arabera, %0,19a igo da parte hartzea 2005eko hauteskundeekin alderatuz gero. Hala ere, Araban apurtxo bat eta Gipuzkoan nabarmen egin du behera. Parte hartze handiena Bizkaian jaso da oraingoz, %50,94rekin. Orain lau urte baino %2,69 gehigok bozkatu du bertan. Arabak %47,11ko parte hartzea jaso du, 2005eko datuak %0,17an egin dutela behera. Gipuzkoan, berriz, %46,04k bozkatu du, %3,82 gutxiago. Bestalde, ezinezkoa da gaurko parte hartze maila pasa den urteko Espainiako hauteskundeekin alderatu, egun horretan, ezker abertzaleak abstentzioa eta boikota eskatu baitzuen. Argazkian, nonahi agertu dira D3Mren boto-txartelak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun