Zundaketa Ipsos-Consulting etxeak egin du EITBrentzat eta RTVErentzat, eta horretarako 15.212 elkarrizketa egin ditu EAEko hautesleku ezberdinetan. Horren araberako emaitzak hauek lirateke:
Ipsos-Consulting
EAJ. 30-32 legebiltzarkide (%38,2).
PSE-EE. 26-28 (%31,5).
PP. 9-10 (%12,5).
Aralar. 2-4 (%5,3).
EA. 1-3 (%4,2).
EB. 0-3 (%4,1).
UPyD. 0-1 (%2,0)
Baliogabeak. ?.
Parte-hartzea. ?.
2005eko emaitzak EAEn
EAJ-EA. 29 legebiltzarkide (468.117 boto, %38,67).
PSE-EE. 18 (274.546 boto, %22,68).
PP. 15 (210.614 boto, %17,40).
EHAK. 9 (150.644 boto, %12,44).
EB. 3 (65.023 boto, %5,37).
Aralar. 1 (28.180 boto, %2,33).
Parte-hartzea. %67,99.
Lehendakaria. Juan Jose Ibarretxe (EAJ).
EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak 30-32 eserleku lortuta, Ipsos-Consultingek EITBrentzat hauteslekuetan egindako galdeketen arabera. Gauzak horrela, 2005eko hauteskundeetan baino 1-3 eserleku gehiago izango lituzke. Orduan, Eusko Alkartasunarekin batera aurkeztu ziren jelkideak. PSE-EEk, berriz, igoera nabarmena izango luke, 26-28 eserleku eskuratuz. Duela lau urte baino 8-10 gehiago. PPk 9-10 lortuko lituzke (2005ean 15 eskuratu zituen); Aralarrek 2-4 (2005ean bakarra lortu zuen); Eusko Alkartasunak 1-3 (2005ean EAJrekin batera aurkeztu zen hauteskundeetara); Ezker Batuak 0-3 (2005ean 3 lortu zituen); eta UPyDk Rosa Diezen alderdi berriak 0-1. Hainbat hedabideen arabera, %9,6 litzateke "baliogabeko botoa". Argazkian, Juan Jose Ibarretxe jarduneko lehendakaria eta Iñigo Urkullu EAJren presidentea Areetan emandako mitinean.