Ordu eta laurdenera eman ditu lehenengo datuak Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 1a, 22:25

Hauteslekuak itxi direnetik ordu eta laurden igarota zegoela eman ditu lehenengo datu ofizialak Javier Balza Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak. Botoen %38 zenbatuta 29 eserleku lortuko lituzke EAJk, 25 PSE-EEk, 11 PPk, 5 Aralarrek, 3 Ezker Batuak eta bakarra Eusko Alkartasunak eta UPyDk. Zenbaketa horren arabera, %35koa litzateke abstentzioa. Bitartean, Guardia Zibilak Hondarribian lagun bat atxilotu duela baieztatu du "Gara" egunkariko edizio digitalak. Argazkian, Javier Balza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun