EAJk zalantzarik gabeko garaipena lortu du Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 1a, 23:04

Botoen %100 zenbatuta, garaipena eskuratu du EAJk Plentzian. Itsas hiribilduan, 1.357 boto eskuratu dute jelkideek, orain dela 4 urte EArekin koalizioan joanda baino 171 gutxiago, baina iazko Espainiako hauteskundeetan baino 241 gehiago. PSE-EEk 308 boto eskuratu ditu, orain dela 4 urte baino 82 boto gehiago, ia PPk (200) bidean galdutako guztiak. Ondoren D3Mk 176 boto-txartel jaso ditu, EHAK-k baino 89 gutxiago. Berriz, Aralarrek boto horiek eta gehiago batu ditu, 59tik 159ra igaroz. EAri dagokionez 95 boto ditu, iaz baino 29 gutxiago, herri horretan EAk duen odolusteari buelta emateko ahalmenik gabe. Ezker Batuak, berriz, jaitsiera nabarmena izan du duela 4 urtetik hona, 124tik 59ra. Bestelako alderdiek 57 boto lortu dituzte. Era berean, 28 zuri eta 19 baliogabe zenbatu dituzte.

Plentzia 2009ean:
Errolda: 3.341
Abstentzioa: 880 (%26,34)
EAJ: 1.357
PSE-EE: 308
PP: 200
D3M: 176
Aralar: 159
EA: 95
EB: 59
UPyD: 38
Bestelakoak: 57
Zuriak: 28
Baliogabeak: 19

Plentzia 2005ean:
Errolda: 3.314
Abstentzioa: 798 (%24,08)
EA-EAJ: 1.526 (%60,65)
PSE-EE: 226 (%8,98)
PP: 278 (%11,05)
EHAK: 265 (%10,53)
EB-B: 124 (%4,93)
Aralar: 59 (%2,34)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun