PSE-EE, PP eta UPyDren arteko hitzarmenak lehendakaritza kenduko lioke Ibarretxeri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 2a, 00:26

Botoen %100 zenbatuta, EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Nahiz eta jelkideek 30 eserleku lortu -2005ean EArekin baino 1 gehiago-, PSE-EE, PP eta UPyDren arteko hitzarmenak lehendakaritza kenduko lioke Juan Jose Ibarretxeri. Espainia zaleek 24, 13 eta aulki bat irabazi dituzte, hurrenez hurren. Sozialistek eserleku bat galdu dute azken orduan, emaitza eskasak izan dituen Eusko Alkartasunaren mesedetan. Hala ere, Araban estua izan da lehia eta ordezkari hori berriro bueltatu daiteke PSE-EEren eskuetara, posta bidezko botoak zenbatuta. Momentuz, bi jarleku ditu EAk eta euskal sozialdemokraten hautagai Unai Ziarretak ez du lortu legebiltzarrean sartzea. Dagoeneko alderdiaren eskura jarri du kargua. Ezker Batuak ere emaitza txarrak izan ditu: 2005etik hona bi ordezkari galdu ditu, bakarrarekin geratuz, eta ez da hori Javier Madrazo izango. Aralarrek, ordea, 3 eserleku irabazi ditu, orotara 4 erdietsiz. Zenbaketa ofizialak "baliogabetzat" jotako botoei dagokienez, %8,84 izan dira, 100.924 boto. Hala ere, guztiak ez dagozkio D3Mri. Oraindik zehaztu egin beharko dira boto horien ezaugarria. "Gara"ren arabera, zazpi ordezkari legozkioke ezker abertzaleari Eusko Legebiltzarrean. Parte-hartzea %65ekoa izan da. Argazkian, Espainia zaleen arteko hitzarmenak lehendakaritza emango lioke Patxi Lopezi.

Zenbaketa ofiziala:

EAJ. 30 legebiltzarkide (%38,56). 396.557 boto.
PSE-EE. 24 (%30,71). 315.893 boto.
PP. 13 (%14,09). 144.944 boto.
Aralar. 4 (%6,05). 62.214 boto.
EA. 2 (%3,68). 37.820 boto.
EB. 1 (%3,51). 36.134 boto.
UPyD. 1 (%2,15). 22.002 boto.
Boto baliogabeak. %8,84. 100.924 boto.
Besteak eta boto zuriak. %1,03. 11.740 boto.

2005eko emaitzak EAEn:

EAJ-EA. 29 legebiltzarkide (468.117 boto, %38,67).
PSE-EE. 18 (274.546 boto, %22,68).
PP. 15 (210.614 boto, %17,40).
EHAK. 9 (150.644 boto, %12,44).
EB. 3 (65.023 boto, %5,37).
Aralar. 1 (28.180 boto, %2,33).
Parte-hartzea. %67,99.
Lehendakaria. Juan Jose Ibarretxe (EAJ).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun