Eskualdeak lau legebiltzarkide izango ditu Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 2a, 01:24

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bart egindako Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta ilegalizazioak direla medio, lau izan dira eserlekua eskuratu duten uribekostarrek. Euzko Alderdi Jeltzalearen zerrendetan, Iñigo Iturrate getxoztarra eta Foru Aldundiko berdintasun zuzendaria eta aurretik Gasteizen legebiltzarkide birritan izan den eta Erandion jaio baina Itzubaltzeta / Romon bizi den Juan Antonio Arieta-Araunabeña aukeratu dituzte. PSE-EEren zerrendetan berriz, Isabel Celaa eta Idoia Mendia oraingo legebiltzarkideek eutsi egin diote eserlekuari. Isabel Celaa eskualdean bizi ez bada ere, Erandio eta Leioako campuseko Biblioteka nagusiko arduraduna izan da. Idoia Mendia abokatua, berriz, Barrikako zinegotzia da 2003tik aurrera. Orduan, Espainiako Alderdiaren Legeari esker lortu zuen zinegotzi aulkia. Lau urte beranduago, ordea, botoz eskuratu zuen jesarlekua. Argazkian, Iñigo Iturrate, eskuman, EAJk Areetan emandako mitinean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun