Margoa bota dute Algortako batzokiaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 2a, 18:01

Hainbat ezezagunek margoa bota zuten Algortako batzokiaren aurka, pasa den larunbat goizaldean. Getxo udalerriko Euzko Alderdi Jeltzalearen iturriek "El Correo Español" egunkariari jakinarazi ziotenez, batzokiaren fatxadan eskegita dagoen Ibarretxeren aldeko kartelari pintura gorria eta horia jaurtitzeaz gain, ezezagunek EAJren egoitzaren kanpoaldeko hesian zegoen hauteskunde pankarta bat apurtu zuten. Bestalde, aurreko egunean, Durangaldean, beste batzoki baten aurka ere pintura bota zuten. Zehazki, jelkideek jakinarazi dutenez Abadiñon jazo zen eraso hori, hainbat ezezagunek pintura horia eta gorria bota eta zenbait leiho apurtu zutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun