Oro har, normaltasuna izan zen nagusi Uribe Kosta eskualdean eta Erandion, atzoko hauteskunde egunean. Hala ere, hainbat gertaera nabarmendu ditu ezker abertzaleak. Besteak beste, Sopelan, "Eusko Alkartasunaren ahaldun bat izan zen kabinan sartu eta denbora guztian D3Mren boto-txartelak kentzen egon zena", salatu dutenez. Gaineratu dutenez, "normaltasuna izan arren, goizean arazo batzuk egon ziren mahai batzuetan boto-txartelak aurkitu ahal izateko". Bitartean, Astrabuduan, bertako EAJko ordezkariek Ertzaintza deitu zuten zenbaketa jarraitzen ari ziren ezker abertzaleko kideen aurka egin zezan, iturri berberen arabera. "Ertzainak heldu eta herritarrei oldartu zitzaizkien eta botoak zenbatzeko orriak apurtu zizkieten", salatu dutenez. Azkenik, Algortako Getxo I institutuan UPyDren ordezkaria orain arte erret familiako kidea izan den Jaime de Marichalarren anaia zela, hainbat lekukoren arabera, alderdi espainiazalearen kidea bere onetik atera eta lepotik heldu zion "ur motorrean ibiltzera joatera" gonbidatu zuen gazte bati. Argazkian, Getxo udalerriko hautesleku batetik gertu agertutako D3Mren boto txartela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!