Ostiralean aurkeztuko dute Korrika Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 2a, 20:05

Ostiral honetarako, martxoak 6, ekitaldi ederra prestatzen ari da Erandioko euskalgintza, Korrika 16 herritarrei aurkezteko asmoz. "Badakizu noiz pasatuko den Korrika Erandiotik? Zein ordutan? Eta betiko Korrika afaria, ea aurten ere izango den? Zalantza guztiak argitzeko, giro ederrean, ikustekoak, entzutekoak, parte hartzekoak, jan eta edatekoak...ez galdu!", adierazi dute tokiko batzordeko kideek. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean. Bitartean, Erandioko Korrika Batzordea bihar, asteartearekin, bilduko da berriro 19:30ean, Bordatxu gazte txokoan, Altzagako San Jeronimo kaleko 14. zenbakian, udaletxeko plazako arkupeetan. Argazkian, orain bi urteko Korrika eskualdean barrena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun