Berriro zabaldu dituzte Fadura barruko igerilekuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 2a, 20:20

Gaur ireki dituzte berriro Algortako Fadura kiroldegiko estalpeko igerilekuak, Getxo Kirolak udal erakundeak jakitera eman duenez. Instalazio horiek itxita egon dira pasa den ekainaz geroztik, hile horretan izandako uholdeek eragindako kalteak direla eta. "Udalak egoera hori baliatu du aterpeko igerileku hauek konpondu eta goitik behera berritzeko", zehaztu dutenez. Lan horiek eraginda, hasiera batean Faduran bertan egitekoak ziren igeriketa ikastaroak Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegira eraman zituzten, baina lanak amaituta, aipatu ikastaroak Faduran eskainiko dituzte berriro datorren astelehenetik, martxoaren 9tik, aurrera. Argazkian, Fadura kiroldegi ingurua urez gainezka, ekainaren 1ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun