Udako ikastaroetarako izenemote epea zabaldu du Getxo Kirolak erakundeak

Getxo Kirolak erakundeak jakinarazi duenez, maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik, udan Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegietan egingo diren ikastaroetan izena emateko epea. Familia bakoitzak zenbaki bat jaso ahal izango du aipatu kirol instalazioetako bulegoetan, izena emateko ordena zein izango den erabakiko duen zozketa publikorako. Hori, maiatzaren 11an egingo dute Faduran, 10:00etan. Zozketa bidez eratuko duten zerrenda bi kiroldegietako iragarki-tauletan jarriko dute egun berean. Udalaren web-orrian, www.getxo.net-en, ere begiratu ahal izango da. Zerrendan familia bakoitzari Fadurako bulegoan izena emateko egokitu zaion eguna eta ordua zehaztuko da. Argibide gehiago 944 308 069 / 70 edo 944 045 151 telefono zenbakietan. Argazkian, Algortako Fadura kiroldegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun