Martxoaren 5etik 8ra, izango da Getxoko Gazta Azoka, bosgarren urtez jarraian. Ohi bezala, bisitariek jaki horrez gozatzeko aukera izango dute ostegunetik igandera Algortako Telletxe plazan. Publikoak zenbait mota eta jatorritako gaztak dastatu eta erosi ahal izango ditu. Besteak beste, gazta mota hauek egongo dira salgai: Casarreko opila, ahuntz-gazta, diti-gazta, Cantabriako gazta, Errioxa-gazta, Montbru (Catalunya), Aragoiko ardi-gazta eta Erronkariko gazta, besteak beste. Aurten, gainera, beste herri batzuetako gaztak egongo dira, Italiakoak eta Frantziakoak, hain zuzen ere. Guztira, 16 saltoki izango dira Getxon, jatorri oso ezberdinetako ekoizleek parte hartuko dutelarik. Goizez, 11:00etatik 14:30era egongo da zabalik Gazta Azoka; eta arratsaldez, 17:00etatik 21:30era. Argazkian, gazta mordoa azoka batean /
Pablo Venegas.