Emakumeen bigarren piragua estropada hartuko du igandean Plentziako itsasadarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 3a, 14:13

Barrika Piragua Taldeak eta Plentzia Piraguismo Klubak Emakumeen Nazioarteko Eguneko II. Estropada antolatu dute igande honetarako, martxoaren 8arekin, Butroe-Plentzia errekan. Alde batetik, lauko taldeez osatutako txandakako estropada egingo dute. Talde bakoitzean egongo dira txikiak-kimuak kategoriako arraunlari bat, haur kategoriako bat, turismo mailako bat eta senior-gazteak mailako bat. Estropada horren irteera goizeko 11:00etan izango da. Bestalde, estropada herrikoia egingo dute. Horretan adin guztietako emakumeek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileek plastikozko kayakak jarriko dituzte eskura: K1 mailakoak (arraunlari batekoak) eta K2 mailakoak (bi arraunlariena), hurrenez hurren. Partaideak goizeko 10:30ean egon beharko dute Arkote arraun taldeko arrapalan, zenbakia hartzeko. Hala ere, ontziak erabili ahal izateko, martxoaren 6a baino lehen eman beharko da izena, helbide elektronikoz (bpt[abildua]euskalnet.net) zein telefonoz (685 739 631). Argazkian, neska bat begiralearen oharrei adi Barrika Piragua Taldeak antolatutako ate irekien jardunaldian / Barrika Piragua Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun