Emakumeen Eguna ospatzeko ipuin kontalaria eta solasaldia izango dira gaur zortzi Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 3a, 14:28

Barrikako Udalak jarduera desberdinak antolatu ditu hilaren 11rako, asteazkenarekin, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz. Horrela, Autu Mautu ipuin kontalariak “Emakumeak Munduan” narrazioa eskainiko du, arratsaldeko seietatik aurrera, udaletxean. Narrazioak munduko toki desberdinetako kultura keta usadioak hurbilduko ditu, udal iturriek adierazi dutenez. Kultura horien ardatza emakumea da. Narrazioarekin batera musika eta irudiak uztartuko dira. "Finean, Emakumeak Munduan emakumeen eta gizonen arteko harremanean du oinarria, mundu orekatuagoa eta bidezkoagoa egiteko helburuarekin", azaldu dutenez. Narrazioaren ondoren, solasaldia egingo da, kafea eta guzti. Parte hartzen duten pertsonek beren ekarpena egiteko aukera izango dute bertan. Argazkian, Barrikako udaletxea eta eliza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun