Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leioako Udalak eta Andrak eta Kafe-huts emakumeen elkarteek. Genero biolentzia salatzea izango dute helburu aurten. Gauzak horrela, bihar bertan, hilak 4, urte osoan prestatzen ibilitako “Educacion femenina” antzezlana eskainiko du Kafe-hutsek, 18:30ean, Kultur Leioako auditorioan. Antzerkia ikusteko beharrezkoa da gonbidapena batzea Gizarte Zerbitzuen bulegoetan edo emakume taldeen lokaletan, udal iturriek zehaztu dutenez. Bolo txapelketa eta zinea tartean, hilaren 12an, ostegunarekin egingo dute ohiko kontzentrazioa Boulevardean, genero indarkeria salatu eta herritar orok biktimei euren babesa eta laguntza eskain diezaioten. Horretarako hitzordua 13:30ean jarri dute. Honen ostean, jatekoa ere izango dute Andrak elkartearen eskutik. Udalak 4.000 euro zuzendu ditu ekimenetara. Argazkian, martxoaren 8ko elkarretaratzea Leioan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!