Arantza Urkaregiren askatasuna eskatzeko sinadura bilketa egin dute EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 3a, 22:20

Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakaslearen behin-behineko askatasuna eskatzeko sinadura bilketa burutu dute EHUn, bertako 646 langilek bere atxikimendua eman dutela, Gara.net-ek jakinarazi duenez. D3M eta Askatasunaren aurka Baltasar Garzon epaileak eta Espainiako Poliziak urtarrilaren 23an egindako sarekadan atxilotu zuten Urkaregik. Gau berean, Iker Rodrigo Itzubaltzeta / Romon bizi den lutxanarra eta beste 6 lagun eraman zituzten. Sakabanaketaren ostean, Arantza Urkaregi irakaslea Pontevedrako kartzelan dago orain, behin-behineko kartzelaratzea betetzen, bere aurka hasitako auzibidea bukatu bitartean. Egoera hori salatu dute 646 langilek, tartean errektoreordeak, zentroetako zuzendari eta dekanoak, sailetako buruak, zentroetako administratzaileak, zentro guztietako irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako hainbat arlotako langileak badirela. "Behin-behineko kartzelaratze egoeran dagoen Arantza Urkaregi lankidea berehala aske uztea, askatasuna murrizteko neurriek izan behar duten ez-ohiko izaeragatik, unibertsitate komunitatean Arantzak dituen harreman ugariengatik eta maila akademikoan, instituzionalean eta sindikalean betetzen duen jarduera publikoagatik" dio sinatutako testuak. Era berean, egoera "bidegabe" hau "aldatu beharra" dagoela salatu dute sinatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun