Alerta honi, datozen egunotarako iragarritako euria dela eta emandako abisua gehitu behar zaio. Aurreikuspenen arabera, bihar (asteazkena), hilak 4, lurralde osoan euri ertainak botako ditu eta, egunaren amaieran, Kantauri isurialdean ekaitzak jo eta txingorra botako du. Iragarpen hau (alerta laranjan) ostegunetik larunbatera arte luzatuko da; izan ere, 60 litrotik gora bota ditzake 24 ordutan Kantauri isurialdeko hainbat puntutan.
Halaber, elur kota 800-900 metroren bueltan kokatuko da bihar (asteazkena) eguerdian, eta 600-800 metrora jaitsiko da azken orduetan. Ostegunean, hilaren 5ean, elurra 500-600 metrora hel liteke, eta baliteke ekaitzak izan ohi diren tokietan 400 metrora jaistea.
Herrizaingo Sailak, SOS Deien bidez, alerta ohar bat helarazi die udalei, aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari berari ere, larrialdietarako eta onura publikoko zerbitzuak jakinaren gainean eta indartuta egon daitezen. Komunikatu horretan, Herrizaingo Sailak ohar berezi bat sartu du kostaldeko udalek jarraitu behar dituzten aholkuak zehaztuz, prebentzio neurriak indartu ditzaten.
Itsas denboraleak larunbatera arte jo lezake. Gainera, arrisku honi, ostegunetik aurrera euri gogorrak izateko dagoen arriskua gehitu behar zaio. Iragarpen hauek berretsi egiten badira, Herrizaingo Sailak ohartarazpen berri bat helaraziko lieke herritarrei, eta alerta egoerari eta larrialdi zerbitzuen indartzeari eutsiko lieke.