Igandean ospatuko dute Matrako Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 4a, 17:18

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi talde plentziarrak Matrako Eguna ospatuko du igande honetan, martxoak 8. Horretarako, Armintzarainoko mendi martxa egingo dute. Goizeko 10:30ean irtengo dira Astondotik, hau da, Gorlizko hondartza puntatik. Bitartean, ostegun honetarako, hilak 5, Plentziako Goñi Portal kultur aretoan antolatu du hitzaldia Matrako mendi taldeak. 2008ko otsailaren 29an, "Mont Blanc: lau bide Euskal Herriko emakumeentzat” izeneko hitzaldi eta argazki erakusketa izan zuten bertan. Aurten, berriz, Kaukaso mendilerroan, Errusia eta Georgiako mugatik gertu dagoen Elbrus mendia igo dute Marimendi taldeko emakumezkoek. 5.642 metrorekin, Europa osoko mendirik altuena da. Marimendi taldeak emakume helduek astialdirako duten eskubidea aldarrikatzen dute lau haizeetara. Biharko solasaldia 19:00etan hasiko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun