Martxoaren 28an Eibarren ospatuko dituzte Euskal Unibertsoa '09 herri eskolak eta jaialdia. Berau aurkezteko eta Euskal Unibertsitatea irudikatzeko asmoz, Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak bihar abiatuko ditu eugalaxietako hasiera jaialdiak. Lehenengo aurkezpena, Erandio eta Leioako campusari dagokiona, bihar, osteguna, Bilboko Zazpi Kaleetako 7Katu gaztetxean egingo dute. Bertan, 20:00etatik aurrera, eugalaxiari hasiera emateko ekitalditxoa, bertsolari eta rap abeslarien arteko norgehiagoka, pintxoak eta abar izango dira. Era beeran, martxoan zehar Leioa eta Erandioko campusean burutuko dituzten hitzaldi, antzerki, mahai-inguru, jolas eta beste ekimen guztien berri emango dute bertan Leioako EHBEko kideek. Argazkian, EHBEk egindako aurkezpen prentsaurrekoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!