Iragarpen honen aurrean, eta ahalik eta zirkulazio baldintzarik egokienak mantentzeko, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak Neguko Bide Zaintza Plana abiatu du. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik koordinatzen dute plana eta errepideak eta trafikoa zaintzeko zerbitzuez arduratutako instituzioen eta erakundeen koordinazio eta eraginkortasun handiena lortzea du helburu.
Neguko denboraleei aurre egiteko programa honen baitan, Herrizaingo Saileko Trafiko, Herritarren Segurtasunerako eta Larrialdiei Aurregiteko zuzendaritzek, Foru Aldundietako errepideak zaintzeko zerbitzuek eta autobideen emakidadunek parte hartzen dute; gainera, Euskalmet Euskal Meteorologia Zerbitzuak aholkularitza ematen die.
Gidariek Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren bidez jaso ahal izango dute trafikoaren eta errepideen egoeraren berri, honako telefono zenbakian: 902-112.088. Halaber, Trafiko Zuzendaritzaren web orria ere erabil dezakete horretarako.