"Bizitza alaiko emakumeak" argazki erakusketa zabalduko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 4a, 19:03

Ostegun honetan, martxoak 5, "Bizitza alaiko emakumeak" izenburuko argazki-erakusketa zabalduko dute, Leioa eta Erandioko campuseko liburutegi nagusian. Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, "prostituzioan murgildutako lau emakumeren bizipenetara hurbiltzen gaitu ekimenak, beraien irudi eta lekukotzei esker", EHUko iturriek adierazi dutenez. "Helburua gizartearen jarrerak aldatzen laguntzea da, sexu esplotazioaren zioak eta ondorioak zabalduz", gaineratu dutenez. Inaugurazio ekitaldian EHUko, Munduko Medikuak elkarteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzako ordezkariak izango dira. Bitartean, erakusketa martxoaren 26ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 11:00etik 15:00era. Argazkian, erakusketaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun