Emakumeen Egunaren harira ikasleentzako erakusketa antolatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 4a, 19:53

Sopelako udaletxeko sotoak “Emakumeak Literaturan” erakusketa hartuko du martxoaren 9tik 13ra bitartean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekimenak 10 emakumezko idazleren bizitza eta lana ditu gai bezala: Mariasun Landa, J.K. Rowling, Gloria Fuertes, Simone de Beauvoir, Lucia Etxebarria, Txaro Arteaga, Marian Keyes, Miren Agur Meabe, Isabel Allende eta Jasone Osororena, hurrenez hurren. Erakusketa ikusteko gidatutako bisitak egingo dira Sopelako ikastetxeei zuzenduak. Izan ere, "helburua idazle horiek ikasleei gerturatzea da", udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, eskola-umeak Sopelako erakusketa gela inauguratu zen egunean.

Bisitak bi talde desberdinetan egongo dira banatuak, ikasleena dinaren arabera. A taldea 7 eta 11 urte bitarteko ikasleez egongo da osatua eta B taldea 12 eta 16 urte bitartekoez osatua. Bisita bakoitzak ordubeteko iraupena izango du. Martxoaren 9tik 13a bitarte egingo dira, 9:30etik 13:30era. Egunean hiru bisita egingo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun