Izango diren kirolak zehatz mehats:
Barrika:
PADELA: Larunbatean, hilak 7, padel txapelketaren ligaxka egingo dituzte, udal pistetan: lehenengo txanda, 10:00etatik 13:00etara; eta bigarrena, 13:00etatik 16:00etara. Finalaurrekoak eta finalak igandean egingo dituzte. Izenemateak, Barrikako Kultur Etxean (946 775 163).
Berango:
HERRI LASTERKETA: Berangoko Atletismo Taldearen lankidetzaz, 12:30ean abiatuko da Sto. Domingo de Guzman ikastetxetik. Ez da aurretik izena eman behar. Ibilbideak 3,5 km izango ditu.
Gorliz:
HERRI KIROLAK: Nahi duten emakume guztiek parte hartu ahal izango dute frontoiko jardueretan, 11:00etatik aurrera.
Lemoiz:
ESKU PILOTA: 11:30etik aurrera izango da, Armintzako frontoian.
Plentzia:
FUTBOLA: 10:00etatik aurrera izango da, futbol zelaian.
PIRAGUA: Barrika Piragua Taldeak eta Plentzia Piraguismo Klubak Emakumeen Nazioarteko Eguneko II. Estropada antolatu dute igande honetarako, martxoaren 8arekin, Butroe-Plentzia errekan. Alde batetik, lauko taldeez osatutako txandakako estropada egingo dute. Talde bakoitzean egongo dira txikiak-kimuak kategoriako arraunlari bat, haur kategoriako bat, turismo mailako bat eta senior-gazteak mailako bat. Estropada horren irteera goizeko 11:00etan izango da. Bestalde, estropada herrikoia egingo dute. Horretan adin guztietako emakumeek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileek plastikozko kayakak jarriko dituzte eskura: K1 mailakoak (arraunlari batekoak) eta K2 mailakoak (bi arraunlariena), hurrenez hurren. Partaideak goizeko 10:30ean egon beharko dute Arkote arraun taldeko arrapalan, zenbakia hartzeko. Hala ere, ontziak erabili ahal izateko, martxoaren 6a baino lehen eman beharko da izena, helbide elektronikoz (bpt[abildua]euskalnet.net) zein telefonoz (685 739 631).
Sopela:
SASKIBALOIA: 10:00etatik aurrera izango da, Urko kiroldegian.
SURFA: 12:00etatik aurrera izango da, Sopelako hondartzan. Inoiz surfa egin ez duten neskek ere parte hartu ahal izango dute. Jantzia eta taula Peña Txuri taldeak jarriko du. Izena emateko: 675 591 266 (Aritxa)
TAI JI: 12:00etatik aurrera izango da, Sopelako frontoian.
URPEKO JARDUERAK: 9:30etik aurrera izango da, Sopelako udal igerilekuetan. Izena emateko: 600 766 446 (Ziortza).
Urduliz:
ESKUBALOIA: 9:00etatik aurrera izango da, Iparralde kiroldegian.