Ostiralean egingo diote ongi etorri ekitaldia Maribel Prietori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 4a, 20:52

Ostiral honetan, martxoak 6, egingo zaio ongi etorri ekitaldia Maribel Prieto preso ohi berangoztarrari. Gauzak horrela, iluntzeko zortzietatik aurrera ekitaldi politikoa izango da Algortako Txiki eta Otaegi plazan, eta ordu bete beranduago manifestazioan abiatuko dira bertatik. Gaueko hamarretarako, berriz, afaria antolatu dute Berangoko Sei Herri tabernan. Txartelak ohiko lekuetan daude eskuragarri. Maribel Prieto pasa den abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Berangon, Aitor Artetxe ustezko ETAko kidea ezkutatu izana leporatuta. Prietoren pisukidea den Amets Ladislao atxilotu eta Guardia Zibilak pisua miatu ostean "prezintoa" altxatzera joan behar zela esanez hots egin zioten poliziek Maribeli eta Berangoko bere etxean agertu zenean atxilotu zuten. Otsailaren 20an askatu zuten, senideek 18.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Argazkian, otsailaren 20ko gauean Algortan egin bezala -irudian-, Berangoko elkarretaratzea amaituta egin zioten harrera ostiralean Maribel Prietori.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun