Emakumeen Egunaren harira Berangon emango du hitzaldia Toti Martinez de Lezea idazleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 5a, 12:55

Astelehenetik hainbat ekimen egiten dabiltza Berangon, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz. Horien artean, datorren asteartean, hilak 10, "Emakumeak euskal literaturan eta historian” gaiari buruzko hitzaldia emango du Toti Martinez de Lezea idazleak. Saioa 19:00etan izango da Berangoetako kultur etxean. Hala ere, aurretik badaukate zerekin gozatu Berangon. Gaur bertan, Menpekotasunaren Legea aztertuko du aztertuko du EHNE sindikatuko Aritz Anasagastik, 18:30ean, Berangoetan. Bihar, berriz, arpa eta flauta entzuteko eta etxeko pastelak jateko aukera izango da, 18:30etik aurrera, Berango-Merana ikastetxean. Azkenik, larunbatean, hilak 7, Soley Silver taldeak eskainiko du dantzaldia, 18:30etik 22:00etara, frontoian. Argazkian, Toti Martinez de Lezea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun