Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erandioko Emakumeen Elkarteak eta Udalak antolatutako ekitaldien artean, Mikel Martinez de Trespuentes argazkilari algortarraren lanak egongo dira ikusgai, martxoaren 14ra bitartean, Astrabuduako Josu Murueta kultur zentroan. "Euskal emakume kirolariak II. Banakako kirolariak" izenburupean, emakume kirolarien gaur egungo egoeraren eta etorkizuneko joeren berri eman nahi du erakusketak, antolatzaileek adierazi dutenez. Horretaz gain, emakume kirolariak lortutako meritu handiak ezagutarazi nahi ditu. Erakusketaz gain, hainbat ekitaldi izango dira Erandion, martxoaren 13ra bitartean. Argazkian, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean egingo dute ohiko elkarretaratzea eta manifestazioa Erandion.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.