Larunbatean bazkaria izango dute Plentziako emakumeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 5a, 14:16

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu ditu Araldi Plentziako emakumeen elkarteak. Besteak beste, ostiral honetan, hilak 6, "Lamiak" antzezlana eskainiko du Getxoko Antzerki Eskolak. Saioa 19:00etan izango da Goñi Portal kultur aretoan. Larunbatean, berriz, bazkaria izango dute emakume plentziarrek. Izena emateko, 946 775 031 telefono zenbakia eta araldi[abildua]araldiplentzia.org e-posta helbidea jarri ditu eskura Araldik. Horiek erabili beharko dituzte martxoaren 27tik 29ra bitartean Karrantzako bainuetxera joan nahi dutenek. Argazki lehiaketa ere antolatu dute. Irudiak asteartea baino lehen eraman beharko dira Goñi Portalera. Bertan jarriko dituzte ikusgai hilaren 16tik 31ra bitartean. Argazkian, gaurtik hiru astetara joango dira Karrantzako bainuetxera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun