"Prezio ezin hobeak eta produktuen eskaintza zabala" izango da Leioan, asteburu honetan bertan egingo duten Merkaleioako VIII. edizioa dela medio, udal iturriek zabaldu dutenez. Azoka Leioako Boulebardean izango da biharko, ostirala, goizeko 10etatik aurrera. Ostiralean eta larunbatean kalean jarritako saltokiek goizeko 10etatik 20:00etara egongo dira zabalik, igandean berriz,ordu berean zabalduko bada ere 14:00etan azoka itxiko dute. Leioako Merkatarien Elkarteak antolatzen du ekimen hau, eta bertan herriko 16 denda izango dira, denboraldiko produktuak saltzen ohi baino merkeago. Gainera aurten, bisitariek eskuragai izango dituzte inoiz baino eskaintza zabalagoa, besteak beste, poltsak, arropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala. Antolatzaileek adierazi duten bezala aurtengo edizioa berrikuntzez beterik dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da. Argazkian, iazko azokako irudi bat.