Emakumeen Eguna udalbatza aretoan ospatuko dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 5a, 14:43

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nuria Valienteren bakarrizketa dibertigarriak entzuteko aukera edukiko dute Gorlizko udalbatza-aretora hurbiltzen diren herritarrek. Arratsaldeko 6:30etan hasiko da saioa igandean eta, bukatutakoan, askaria izango dute bertan bildutakoek. Datorren asteartean (martxoak 10), berriz, "Detección temprana del cancer de mama" izenburuko hitzaldia emango du Elena Cintora Basurtuko Ospitaleko Erradiologian adituak. Solasaldi 19:00etan izango da, erakusketa gelan. Bitartean, Urdulizen, "Pequeña Miss Sunshine" filma egongo da ikusgai larunbatean, hilak 7, 20:15ean, kultur etxeko ekitaldi aretoan. Ekitaldi hori Inola emakume elkartearekin batera antolatu du Urdulizko Udalak. Argazkian, Inola elkarteko emakumeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun