Getxoko Udalaren izenean dirua eskatzen dabiltza iruzurgileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 5a, 14:59

Getxoko Udalak tokiko erakunde horren izenean elkartasun ekimenentzat bertoko etxeetan dirua eskatzen duten iruzurgileekin erne egoteko eskatu du. Izan ere, udal iturriek zabaldu dutenez, Getxoko Udalak ez du baimenik eman inolako diru bilketa kanpaina egiteko, eta hori argi utzi nahi izan dute udal arduradunek. Gizarte Zerbitzuek pertsona batzuk bertoko etxeetara diru eske agertu direla ezagutzera eman dute gaur goizean. Hauek, ustez, Getxoko Udalaren eskutitza erakusten dute eta bertan sinadura eta dirua eskatzen dute “adin gutxiko bati ebakuntza egiteko” batzuetan eta “dirurik gabeko familia batentzat” beste batzuetan. Bi kasu horietan udal agiriak legez kanpo erabiltzen dituztela azpimarratu du Getxoko Udalak berak. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoa kasua ikertzen ari da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun