Ostiral honetan, martxoak 6, emakume-komikien inguruko topaketa egingo dute Algortako kultur etxean (Villamonte), espainolez. Ekitaldiak "Comics creados por mujeres" du izenburua eta Skolastika kolektiboko Josune Muñozen eskutik izango da. Topaketa 19:00etan hasi eta sarrera doakoa izango da. "Emakumeek egindako komikiak aztertuko dira, ikuspuntu historikoz eta geografikoz baliatuta. Halaber, dibulgazio jarduera horretan publikoak liburutegiko liburu-bildumako zenbait komiki ikusteko aukera izango du eta bederatzigarren arteko zenbait maisu-lan komentatuko dira; gaia, edukia, marrazki estiloa, eragin edo originaltasuna dela eta, egungo emakume-komikia ezagutzeko derrigorrezko irakurgaiak dira hautatutako lan horiek", azaldu dute tokiko kultur iturriek. Ekitaldian zehar parte hartzeko, eztabaida egingo da. Argazkian, biharko jardunaldia iragartzeko kartela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!